KRONOLOGIA

2018ko abenduaren 9a
00:00
Entzun
Urtarrila

Erregaien prezioaren igoera indarrean sartu zen: litroko 7,6 zentimo, dieselean; eta litroko 3,8 zentimo, gasolinan.

Maiatza

Paristik gertu dagoen Seine-et-Marne departamenduko Priscille Ludosky izeneko herritarrak change.org webgunean eskakizun bat idatzi zuen erregaien prezioa jaisteko eskatzeko. Berehalako arrakasta izan zuen eskakizunak, eta 300.000 sinadura bildu zituen.

Urria

Hilaren 10a. Sein-et-Marneko bi kamioilarik Facebooken proposamen bat egin zuten azaroaren 17an errepideak blokeatzeko. Frantzia iparraldean berehalako oihartzuna izan zuen, eta hainbat herritar Interneten segurtasunerako jaka horien irudiak erakusten hasi ziren protestarako ikur gisa.

Azaroa

Hilaren 14a. Internet bidez hazia eta ezagutarazia zegoen Jaka Horien mugimendua. Emmanuel Macron presidentea haiei buruz mintzatu zen; protestarako eskubidea aitortu zien, baina ez zuen deus esan haien eskakizunez.

Hilaren 17a. Errepublika osoan errepide asko blokeatu zituzten Jaka Horiek, eta kaosa sortu zuten zirkulazioan. 300.000 herritar inguru mobilizatu zituzten. Lagun bat hil zen auto batek harrapatuta, eta 230 inguru zauritu ziren.

Hilaren 18a. Edouard Philippe lehen ministroak esan zuen gobernuak ez zuela atzera egingo.

Hilaren 24a. Protestara deitu zuten errepublika osoan, eta Parisen istiluak izan ziren poliziarekin.

Hilaren 27a. Macronek zerga igoerak «doitzeko mekanismoak» proposatu zituen, baina Jaka Horiek mobilizazioei eutsi zieten.

Abendua

Hilaren 1a. Parisen istilu larriak izan ziren Jaka Horien hirugarren mobilizazio egunean.

Hilaren 4a. Urtarrilerako egitekoak zituen zerga igoerak etengo zituela esan zuen gobernuak.

Hilaren 8a. Jaka Horiak berriz mobilizatu ziren. Parisen ehunka atxilotu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.