Arrauna

Amaiera paregabea

Donostiarrak irabazi du aurreneko ETE liga, azken estropadan ere, Colindresen, bandera astindu ondoren. Hibaika izan da bigarren ligan

Donostiarra, denboraldi honetan lortutako garaipen bat ospatzen. JOSU Z.
Aitor Manterola Garate.
2018ko abuztuaren 26a
00:00
Entzun
Donostiarra arraunaren historian sartu da, eta haren izena azalduko da aurreneko ETE ligaren garaileari dagokion lekuan. Atzo eman zitzaion amaiera lehiaketari, Colindresen (Espainia) jokatutako erlojupekoarekin, eta ligako garaipena beste bandera bat astinduz berretsi zuen IƱaki Mendizabalen arraunlari multzoak.

Zazpi bandera irabazi ditu hamabi jardunaldietan, eta gainontzeko banderak honela banatu dituzte: Hibaikak hiru irabazi ditu, eta bana Tolosaldeak eta Deustuk. Sailkapen nagusian, donostiarren atzetik Hibaika sailkatu da. Orain, Euskotren ligara igotzeko kanporaketa jokatuko du ligako txapeldunak, liga horretako azkena izan den Hondarribiarekin, eta Galiziako ligako lehen sailkatuarekin, Riveirarekin. Honek uko egingo balio, hango bigarrenak izango luke aukera, A Pobra-Cabok, eta horrek ere kale eginez gero, Hibaikak izango luke aukera kanporaketa jokatzeko, ETE ligako bigarren sailkatua izateagatik.

Atzoko estropadan, estu ibili zen Donostiarra bandera irabazteko, gain-gainean izan zuelako Hibaika. 1,08 segundo baino ez ziren egon ligako lehen bi taldeen artean. Deustuk 6,10 segundo galdu zituen garailearekiko. Hain justu, aurreneko hirurak izan ziren azkarrenak eremuko ziaboga bakarrean, eta erreferentzia puntu horretan ere estu zihoazen, Donostiarrak segundo bakarra irabazi zielako Errenteriako eta Bilboko traineruei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.