Albistea entzun

Arrauna

Amaiera paregabea

Donostiarrak irabazi du aurreneko ETE liga, azken estropadan ere, Colindresen, bandera astindu ondoren. Hibaika izan da bigarren ligan
Donostiarra, denboraldi honetan lortutako garaipen bat ospatzen.
Donostiarra, denboraldi honetan lortutako garaipen bat ospatzen. JOSU Z. Tamaina handiagoan ikusi

Aitor Manterola -

2018ko abuztuak 26

Donostiarra arraunaren historian sartu da, eta haren izena azalduko da aurreneko ETE ligaren garaileari dagokion lekuan. Atzo eman zitzaion amaiera lehiaketari, Colindresen (Espainia) jokatutako erlojupekoarekin, eta ligako garaipena beste bandera bat astinduz berretsi zuen Iñaki Mendizabalen arraunlari multzoak.

Zazpi bandera irabazi ditu hamabi jardunaldietan, eta gainontzeko banderak honela banatu dituzte: Hibaikak hiru irabazi ditu, eta bana Tolosaldeak eta Deustuk. Sailkapen nagusian, donostiarren atzetik Hibaika sailkatu da. Orain, Euskotren ligara igotzeko kanporaketa jokatuko du ligako txapeldunak, liga horretako azkena izan den Hondarribiarekin, eta Galiziako ligako lehen sailkatuarekin, Riveirarekin. Honek uko egingo balio, hango bigarrenak izango luke aukera, A Pobra-Cabok, eta horrek ere kale eginez gero, Hibaikak izango luke aukera kanporaketa jokatzeko, ETE ligako bigarren sailkatua izateagatik.

Atzoko estropadan, estu ibili zen Donostiarra bandera irabazteko, gain-gainean izan zuelako Hibaika. 1,08 segundo baino ez ziren egon ligako lehen bi taldeen artean. Deustuk 6,10 segundo galdu zituen garailearekiko. Hain justu, aurreneko hirurak izan ziren azkarrenak eremuko ziaboga bakarrean, eta erreferentzia puntu horretan ere estu zihoazen, Donostiarrak segundo bakarra irabazi zielako Errenteriako eta Bilboko traineruei.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Aritz Elustondo, Imanol Alguacil eta Mikel Merino, Zubietan egindako azken entrenamenduan. ©MANIX DIAZ DE RADA / REALA

Irabazteko garaia du

Jon Ander De la Hoz

Realak hiru puntuak behar ditu Sturm Grazen aurkako partidan, Europan ondo kokatzeko. Ustez, multzoko kontrariorik ahulena da

 ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

«Azken urte eta erdian asko sufritu dut; burumakur nengoen»

Mikel O. Iribar

Azken hamasei hilabeteak ez dira garairik samurrenak izan Zaratamokoarentzat, hainbat arrazoirengatik. Pixkanaka, sentipen «hobeagoak» ditu. Bihar, Lasoren aurkako partida erabakigarria jokatuko du, Zallan.
Tinara Moore Gernikako jokalaria, atzo, Malosten. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Gernikak ezin izan dio irabazi Roche Vendeeri, Eurokopan

Berria

Bizkaitarrek 78-90 galdu dute Frantziako taldearen aurka, Eurokopako bigarren jardunaldian, Malosten

Natalia Arroyo Realeko teknikaria, Levanteren aurkako neurketan. ©Gorka Rubio / FOKU

Arroyo: «Talde ona dugu, ilusioa pizten duena»

Jone Bastida Alzuru

Natalia Arroyo Realeko entrenatzaileak adierazi du Realaren proiektuan sinesten duela, eta azpimarratu horren parte izaten jarraitu nahi duela. Goiko postuetan egon nahi du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Aitor Manterola

Informazio osagarria