Txikijazz jaialdiak musika haurrei hurbilduko die zazpigarren aldiz

Kontzertuez gain, zenbait jarduera plastikok eta ikuskizunek ere osatuko dute egitaraua. Uztailaren 25etik 28ra bitartean izango da, Donostian

Donostia
2019ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Donostiako Txikijazz jaialdiaren 7. edizioa uztailaren 25etik 28ra bitartean egingo da aurten. Kutxa Kulturrek, SGAE Fundazioak eta Orain Gipuzkoak antolatuta egingo dira ekintza guztiak, Kursaaleko terrazan eta Tabakalerako laugarren solairuan dagoen Kutxa Kultur Plazan.

Jarduera plastikoak egongo dira jaialdiak iraungo duen lau egunetan. Ekintza guztiek publiko berriei musika modu didaktikoan eta dibertigarrian hurbiltzea dute helburu. Euskaraz egingo dira ekintza denak, baina frantsesez eta ingelesez egiteko aukera ere egongo da, Lacunza akademiareneskutik.

Tailerrez gain, hainbat kontzertu egongo dira: Dan Barret Classic Jazz All Stars, Broken Brothers Brass Band, Makala & Jimmy Bidaurreta: Descarga Libre Seikotea eta Txikijazz Big Band.

Swing musika entzuteko aukera ere egongo da, uztailaren 26 eta 27an, Tabakalerako Kutxa Kulturren, Gelak izeneko aretoetan. Bertan, klake ikastaroak egingo dira, Larraitz Ugartemendiaren eskutik. Hainbat adin tartetako bi talde egongo dira, hamaseikidez osatuak: lehena, 5-8 urte bitarteko haurrentzat, eta bigarrena, aldiz, 9-12 urte bitartekoentzat.

Haurren alderdi sortzailea sustatzeko asmotan, Trakamatraka sormen-ikuskizun musikalak saio bikoitza egingo du: material birziklatuekin musika tresnak sortzeko tailerra, batetik; eta kontzertu bat,bestetik, gisa horretako tresnekin .

Azken egunean, Txikijazz Big Bang Bandak kontzertua emango du Kursaaleko terrazan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.