«Euskaraz ikasi nuen lehenik, baina azkarregi joan nintzen fraideekin»

xabier martin
Bilbo
2018ko abenduaren 9a
00:00
Entzun
Espainiako politika «ezkerreko populismotik eskuinekora» doala dio Larrañagak, eta kezkagarria dela kontzertu ekonomikoarentzat.

Vox albiste da, Espainian haren hazkundea dela eta. Ciudadanosekin batera, badira bi erkidegoak eta kontzertu ekonomikoa baliogabetzea eskatzen dutenak. Kezkaturik faxismoaren hazkunde horrekin?

Kezkagarria litzateke Andaluzian gertatu dena estatu mailan ere gertatzea. Alderdi horiek konstituzioaz aritzen dira, baina hark jasotzen dituen atal batzuk desagerrarazi nahi dituzte. Guk beti babestu dugu eta babestuko dugu kontzertu ekonomikoa. Ezkerreko populismotik eskuineko populismoara goaz, eta, bai, kezkagarria da. Guk ez dugu hitz egiten alderdiei buruz, kolore guztietakoak daudelako Confebasken, baina nahi duguna da egonkortasuna, eta horrek guztiak ez du laguntzen. Eta Espainiako gobernuaren ziurgabetasunak ere ez.

Antonio Garamendi CEOEko presidente berriak ere kezkaz ikusiko ote du hau guztia?

Guk gure babesa eman genion hasieratik CEOEko gidaritzara iristeko. Sintonian gaude Garamendirekin, eta kontzertu ekonomikoa babesten duela badakigu.

Euskaraldia bukatu berri da. Belarriprest edo ahobizi izan zara?

Parte hartu dugu ekitaldiren batean, eta, orain, Bikain sarietan egongo gara berriro.

Baina txaparik eraman duzu soinean?

Ez, ez; nik ez dut inongo txaparik eramaten. Baina gu beti egon gara euskararen alde. Amak esaten dit gaztelania baino lehen ikasi nuela euskaraz, baina azkarregi sartu ninduten fraideekin... Ondo ulertzen dut, baina gaztelaniaz erantzuten dut normalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.