Udako bigarren finala Bengoetxea eta Imazentzat

2019ko abuztuaren 9a
00:00
Entzun
Andre Maria Zuriaren Torneoko finala jokatuko da gaur Gasteizen. Bengoetxea eta Imaz, Martija eta Ezkurdiaren aurka lehiatuko dira (22:00, ETB1). Bengoetxea-Imazek 22-16 irabazi zieten finalerdietan Urrutikoetxea-Albisuri, eta ondo merezita daude finalean. Udako bigarren finala dute. San Fermin torneokoa jokatu zuten elkarrekin, baina8-22 galdu zuten Ezkurdia eta Zabaletaren aurka. Gaur ordaina hartzeko aukera izango dute Ezkurdiarekin. Aspekoak 22-12 gailendu ziren Irribarria eta Rezusta enpresa kideen aurka. Gaurko jaialdiaren ondoren hasiko dira Ogeta berritzeko lanak. Sei hilabetez egongo da itxita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.