Albistea entzun

Ofizialtasunaren bidean urrats bat eskatu dute

Durangoko akordioa betetzeko eskatu dute Asie Riesgok, Ainhoa Tirapuk, David Zurutuzak eta Asier Illarramendik

Ainara Arratibel -

2020ko abenduak 10

Duela bi urte, FIFAren eta UEFAren aurrean euskal selekzioaren ofizialtasuna eskatzea adostu zuten Euskadiko Futbol Federazioaren Batzar Nagusian. Bi urte igaro dira ordutik. Baina federazioak ez du urratsa egin oraindik. Luis Mari Elustondo presidentearen agintaldia amaitzera doa hemendik aste batzuetara, eta eskaria egitea galdegin diote Ainhoa Tirapu, Asier Illarramendi, David Zurutuza eta Asier Riesgo futbolariek. Tirapuk eta Zurutuzak aurreko sasoian hartu zuten erretiroa, eta Illarramendik eta Riesgok jokatzen segitzen dute.

Agiri baten bidez galdegin dute, eta EH Kirolak ekinbideak eman zuen atzo horren berri. Gogorarazi zuten, larunbatean, abenduaren 12an, bi urte beteko direla Durangon batzordeak eskaria egin zuenetik, eta ia aho batez egin zuela. Lau jokalariak kexu agertu dira oraindik ez delako bete. «Orduan ulertu genuen batzarrak ia aho batez emandako baietzak eskaera bideratzea ekarriko zuela berehala. Baina bestelakoa izan da gertatutakoa».

Gogorarazi zuten «urte askotan» erakutsi dutela selekzioarekiko konpromisoa. «Horrek eraman gaitu ofizialtasuna aldarrikatzera, eta antolatu diren lagunarteko partidak jokatzera urte hauetan». Noizbait ere planto egin behar izan dutela nabarmendu zuten. «Uste izan dugunean partida horiek ez zirela gure selekzioak nazioartean lehiatzeko aurrerapausoa»

Selekzioarekiko konpromisoari eusten diotela berretsi zuten. «Betiere, ofizialtasunaren bidean aurrera egitekotan». Ildo horretan, ezinbestekotzat jo zuten batzar nagusiak agindutakoa betetzea.

Euskal selekzioak azaroaren 16an jokatu zuen bere azken partida, Costa Ricaren kontra. 2-1 irabazi zuen, eta FIFAk selekzioentzat gordetako datetan hirugarrena izan zen. Horren ostean, oihartzuna izan zuten Luis Mari Elustondo Euskadiko Futbol Federazioko presidenteak Radio Euskadin egindako adierazpenek. Esan zuenez, aurre akordio bat zegoen Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean, euskal selekzioek nazioartean lehiatzeko aukera izateko bidea abiatzeko. Baina, gero, Elustondok atzera egin zuen, eta, Cope irratian egindako adierazpenetan, gauzak ez zituela ondo azaldu adierazi zuen. Damututa azaldu zen «Aurre akordio hori ez da existitzen. Ez nituen gauzak behar bezala azaldu irratian egindako adierazpenetan, sentitzen dut. Pedro Sanchezen inbestidurarako EAJk eta PSOEk sinatutako akordioaz ari nintzen. Akordio horretako puntuetako batean esaten zen Sanchez beharrezkoak ziren erreformak egitera konprometitzen zela, eta bide hori abiatzeko».

«Mantso» egiteko zerbait

Elustondok adierazi zuen ofizialtasunarena «mantso, akordioen bidez eta harmonia onean» egin beharreko zerbait dela. «Lortuz gero, euskal zaleen pozerako izango da», nabarmendu zuen. Baina argi esan zuen. «Gu ez gara sekula pankarta eta oihu batekin aterako». Durangon (Bizkaia) egindako bileran lortutako akordioaz ere mintzatu zen. «Hiru batzar informatibo egin ziren, eta hor adostu zen tramitazio edo bide hori abiatzea. Baina ordutik ez dugu urratsik egin. Ez diogu erakunde horiei ez eskutitzik, ezta bestelako komunikaziorik ere bidali».

Hurrengo zuzendaritzak egin beharko duen lana izango da, urte hasieran izango baitira hauteskundeak ezusterik ezean. Baina berriro nabarmendu zuen: «Pazientziaz egin beharreko kontua izango da, eta, lortuz gero, gure seme-alabek edo bilobek ikusiko dute». Beraz, ez dirudi Elustondok urratsik egingo duenik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Mikel Vesga penaltiz gauzatutako gola ospatzen, zuri-gorrien hirugarrena ©Biel Aliño / EFE

Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du Athleticek, beste behin

Beñat Mujika Telleria

Zuri-gorriak 1-3 nagusitu dira Mestallan. Partida osoa jokatu gabe,baina lanari etekina aterata lortu du Athleticek finalerdietara sailkatzea, laugarren urtez jarraian.

Osasuna Espainiako Kopako finalerdietara

Osasuna Espainiako Kopako finalerdietara

Ainara Arratibel Gascon

Gorritxoek luzapenean irabazi dute, eta 18 urteren ondoren balentria egin dute. Abdek sartu du gol erabakigarria. Festa betea izan da Sadarren.

 ©JAIZKI FONTANEDA / @FOKU

«Zesta-puntak dena eman dit, eta nik hari; bakean gaude»

Julen Etxeberria

Erabakia du: Winter Series izango da jokatuko duen azken txapelketa garrantzitsua. 25 urteko ibilbide oparoa amaituko du. «Itzela litzateke etxean txapeldun izanda agur esatea». Bidean dago: finalerdietan dago.
Athleticeko jokalariak, Lezaman, Valentziaren aurkako partida prestatzen. ©LUIS TEJIDO / EFE

Kanporaketa mugarri bat

Haritz Gallastegi

Athleticek bide onera itzuli nahi du Valentzian, Espainiako Kopako finalerdietarako sailkatuta

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.