Durangoko 55. Azoka. DA Pro. Jabi Eiguren 'Patxon'. Musikaria

«Folka da nire oinarria, baina melodiaren arabera moldatu dira kantuak»

JABI PATXON.
aitor biain
2020ko abenduaren 5a
00:00
Entzun
Duela hamar urte ekin zion Jabi Patxonek (Lekeitio, Bizkaia, 1970) jendaurrean abestu eta kantu propioak sortzeari. Pauso bat aurrera eman nahi izan du orain bere hirugarren diskoarekin: Amesen Egongelan.

Folk eta rock artean murgiltzen diren hamar kantu osatu dituzu denera. Nolako diskoa da?

Folka da nire oinarria, baina soinuaren eta melodiaren arabera moldatu dira kantuak. Hamar film labur izango balira bezala, izaera propioa hartu du bakoitzak. Saiatu naiz kantu batzuetan esperimentatzen, nahiz eta hasieran horren aldeko ez izan.

Hitzek zer kontatzen dute?

Ez naiz poeta bat, baina askatu naiz apur bat, eta askotariko gaiak landu ditut kantuetan. Autobiografikoak dira gehienak, baina ez denak. Eta esango nuke maitasuna dela gai nagusia.

Bakarkako lana da, baina laguntza izan duzu.

Iker Eskurza musikari eta teknikariaren laguntzarekin lortu dut diskoa osatzea. Uztailean grabatu genuen, bere estudioan. Ahotsaz gain, gitarra elektrikoa, akustikoa eta aho soinua jo ditut nik, eta hark grabatu ditu baxua eta gitarra moldaketa batzuk; bion artean osatu ditugu kantu denak diskorako. Toni Mateosen laguntza ere izan dut baterian, halere, lau kantutan.

Nola joko duzu zuzenekoan?

Oraingoz bakarka egingo ditut kontzertuak, eta uste dut folkera gehiago lerratzen diren kantuak joko ditudala. Gustatuko litzaidake, halere, aurrerago talde bat osatzeko aukera izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.