HILBERRIA. Phillip Kerr

Bernie Gunther detektibearen sortzailea

MANUEL BRUQUE / EFE.
mikel lizarralde
2018ko martxoaren 27a
00:00
Entzun
Bernie Gunther detektibearen aita Phillip Kerr idazle eskoziarra (Edinburgh, 1956) joan den ostegunean hil zen, 62 urte bete berriak zituela, eta minbiziaren ondorioz. 1930eko hamarkadako Alemania nazian girotu zuen Guntherren lehendabiziko trilogia (Berlin Noir), eta genero beltzeko sail horren arrakastak eta oihartzunak bultzatuta, beste hamar eleberri idatzi zituen pertsonaia berean oinarrituta. Gunther ezkerreko ideiak dituen polizia izan da, baina naziek bota egin dute lanpostutik, eta detektibe pribatu gisa hasi beharko du lanean. Paradoxikoki, III. Reicheko buruzagientzat lan egin beharko du derrigor.

Guntherren saila ez ezik, beste hainbat nobela ere idatzi zituen: A Philosofical Investigation, Esau, Hitler's Peace....
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.