Albistea entzun

Gontzal Agote. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko kidea

«Espektatiba handiegiak sortzea da txapelketak duen arriskua»

Bertsolari Txapelketa Nagusiak euskal kulturarentzat eta euskararentzat duen garrantzia ahaztu gabe, arreta bertsogintzan jarri beharra nabarmendu du Agotek.

Iñigo Astiz -

2022ko ekainak 23 - Bilbo

Komunikatutako bi ontziren parekoak dira bertso plazak eta Bertsolari Txapelketa Nagusia Gontzal Agote Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko kidearentzat (Donostia, 1973). Dioenez, ezinezkoa litzateke txapelketa antolatzea plazek geldi jarraituko balute.

 

Zer ondorio ekarri dio etenak Txapelketa Nagusiari?

Herrialdeetako txapelketen ondoren dator Txapelketa Nagusia, eta gorabeherak izan dira hor: atzeratu egin dira batzuk, eta etenak izan dituzte besteek, baina, azkenean, ziklo osoa egin ahal izan dugu. Bertso plaza geldirik egotea izan da zailena; plaza geldirik badago, elkarteak ezin du txapelketa bat antolatu, ezinbestean biak lotuta daudelako. Orain espero dugu txapelketak ziklo berri bat ere zabalduko duela, eta lasaiagoa izango dela.

Eta bertsolariengan zer eragin izan du atzerapenak?

Plazetan gertatu denak eragin die; hor dago bizirik bertsolaritza. Eten ia erabatekoa izan dute, eta ziurgabetasun egoera handia ekarri du horrek. Ez genekien noiz arte iraungo zuen egoera horrek, eta ez genekien horren ondoren zer etorriko zen. Zorionez, ematen du bertso plaza bere onera etortzen ari dela. Pandemia garaian ia geldirik egon diren ekitaldi batzuk ere hasiak dira berriro aktibatzen: formatu txikiko saioak, bertso afariak eta halakoak.

Geldialdiaren, eta, bereziki, saio mota batzuen etenaren ondorioz, inoizko parekideena izan da emakumezko eta gizonezko bertsolarien parte hartzea plazan. Portzentaje horiei eusteko anbizioa du elkarteak?

Horretan ari gara. Bertsozale elkarteak baditu markatuak lan ildo oso argi batzuk. Gu bertso munduaren zati bat gara, zati inportante bat, egituratuena, baina bertso munduak, zorionez, eragile asko ditu. Horiek ere ari dira lanean, eta poliki-poliki horretara goaz. Gure lana egiten segituko dugu, eta gure lanaren eta gure adibidearen bitartez eragiten saiatuko gara.

Zerk egingo luke 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusia arrakastatsu?

Espektatiba handiegiak sortzea da Txapelketa Nagusiak duen arrisku nagusia. Badakigu bertsolaritzarentzat ez ezik, kulturarentzat eta Euskal Herriarentzat ekitaldi inportantea dela. Kopuruei erreparatu behar zaie, baina guretzat oso inportantea da fokua bertsogintzan jartzea, eta txapelketak islatzea bertsolaritzaren barruko aniztasuna, bertsokera diferenteak, belaunaldien arteko harremana, taldetasuna... Hori da guretzat inportantea, eta, gero, oihartzun bat ere eduki nahi dugu, eta oihartzun horren bitartez eragin gizartean, ez bakarrik bertsolaritzaren mesederako, baita euskararen eta euskal kulturaren mesederako ere. Parametro asko daude.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©BERRIA / BERRIA

Etxe berri bat euskarari

Unai Etxenausia

Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak amaiera emango dio zortzi urteko ibilbideari. Elkarlana eta euskara ardatz hartuta, Arabako euskal sortzaileen akuilu izan da.

Iban Illarramendi eta Eider Perez sarituak, atzo, Iruñean. ©ETXEPARE

Iban Illarramendik eta Eider Perezek irabazi dute Etxepare saria

Erredakzioa

'Kiratsa' album ilustratuarekin eskuratu dute saria. Arkakuso baten abenturak ditu kontagai, eta Pamielak argitaratuko du lana, udazkenean

Ekainberriko labar pintura bat. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Historiaurre garaikide bat

Jone Bastida Alzuru

Munduko ondarea da Ekaingo kobazuloa, eta haren erreplika bisitatzeko aukera dago Zestoan: Ekainberri. Duela 13.000-14.000 urteko labar pinturen kopiak daude bertan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...