Athleticek berdindu egin du (3-3); Eibarrek, aldiz, galdu (2-4)

ainara arratibel gascon
2020ko abenduaren 6a
00:00
Entzun
Gol askoko eta gorabehera handiko partidak jokatu zituzten atzo Athleticek eta Eibarrek. Biek etxean jokatu zuten, eta zuri gorriek 3-3 berdindu zuten Atletico Madrilen kontra; gipuzkoarrek, berriz, 2-4 galdu Deportivoren kontra.

Garaipen zaporeko puntua izan zen Athleticek lortutakoa. Izan ere, 10 minutu falta zirela, 1-3 galtzen ari zen Angel Villacamparen taldea. Baina Luciak 84. eta 94. minutuetan lortutako golei esker hiruna berdindu zuen.Athleticen beste gola Ainhoa Vicente sartu zuen lehen zatiko azken txanpan, 41. minutuan.Villacamparenek sufritu egin zuten partidako une askotan, baina adoreak saria izan zuen.

Partida garrantzitsua zen atzokoa Eibarrentzat, jaitsierako borrokarako aurkari zuzen bat baitzuen aurrean: Deportivo. Galiziako taldea punturik gabe zen atzo arte. Baina Iker Dorronsororen taldeari kostatu egin zitzaion partidan sartzea bai lehen bai bigarren zatian, eta ordaindu egin zuen. Bisitariak lehen minuturako aurretik ziren, Pekeren gol bati esker, eta, eibartarrek partidari buelta eman bazioten ere, Sara Navarrok (10. min) eta Arolak (19. min) sartutako golen bidez, ez zuten eusten jakin. Berriro ere, bigarren zatiari biziago eta hobeto ekin zion Deportivok, eta Gabyk eta Pekek lehen ordu laurdenean sartutako golei esker, berriro aurretik jarri ziren. Gabyk sartu zuen laugarrena.

Gaur jokatuko du, berriz, Realak, Espanyolen kontra (16:15, Gol) Zubietan. Azken bi partidetan, Adriana Nanclaresek zaindu du txuri-urdinen atea, baina ez dago Natalia Arroyoren deialdian, min hartuta baitago. Antzera gertatu zaio Ceciliari. Barbara Latorre, berriz, osatu da.

Aurreko sasoian sailkapenaren hondoan egon eta gero, eraberritu egin da Espanyol. Arroyok ondorengo azpimarra egin zion gaurko aurkariari: «Aldi bakoitzean badaki nola jokatu, geldikako jokaldietan indartsua da, eta joko zuzena egiten du».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.