Sukaldaritza beltzik ez zerrendetan

2020ko urriaren 8a
00:00
Entzun
Munduko jatetxe onenei buruzko sailkapenak arbitrarioak dira. Arbitrarioak bai, baina gauza batzuen erakusle ere bai. Munduko 50 jatetxe onenen sailkapenean, afrikar bakarra dago: Lurmutur Hiriko The Test Kitchen, Hegoafrikan. Luke Dale-Roberts sukaldari ingelesak zuzendua. Afrikako jatetxerik ez, sukaldari afrikarren batek zuzendutakorik ez, eta ezta sukaldari beltzik ere. Karibe itsasoak bustitako herrialdeak aintzat hartuz gero, Mexikoko eta Kolonbiako bana. Brasilgo bat ere badago. Hala eta guztiz ere, zerrendaren arduradunek diote munduko sukaldaritzaren aniztasuna islatzen dutela, 2002tik. Michelin gidak Afrika ez du aintzat hartzen, eta, beraz, hango jatetxeek ez dute izarrik jasotzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.