ARDATZ NAGUSIAK

2019ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
«Estatuak eskubidea eta betebeharra dauka elementu komunak egituratzeko eta kohesionatzeko. Estatuaren Goi Ikuskaritza indartuko dugu, eta haren araudia aldatuko, zigorrak jartzeko eskumena izan dezan materialengatik»

PP

«Balio etiko, konstituzional, demokratiko, zibiko eta unibertsaletako hezkuntza derrigorra izango da guztientzat. Sistema osoak hartuko du berdintasun ikuspegia: genero indarkeriaren prebentzioa eta aniztasunarekiko errespetua»

PSOE

«Feminismoen ikasgaia sortuko da hezkuntza publikoan, berdintasunean heztea baita lehentasunetako bat. LOMCE atzean utziko duen legea, eskola publikoa ardatz gisara bermatuko duena. Doako unibertsitate publikoa»

Unidas Podemos

«Erkidegoen arteko curriculum harmonizazioa erraztuko dugu, eta ikasteko adierazle nazional batzuk ezarri. Zentroen emaitza akademikoak garden egingo ditugu, inguru sozioekonomikoaren arabera haztatuta»

Ciudadanos

«Hezkuntzan Euskadik duen eskumen esparruan gertatzen den esku hartze ororen aurka jarriko gara, eta errefusatu egingo ditugu hezkuntzaren birzentralizazioa eta uniformizazioa. Aitortza jaso beharko luke hezkuntza lege berriak»

EAJ

«Espainieraz ikasteko eskubidea bermatzea lurralde nazional osoan. Espainierak izan behar du derrigorrezko irakats-hizkuntza; koofizialak, hautazkoak. Gurasoek aukeratu behar dute hizkuntza»

Vox
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.