Bakailao brandada piperrekin eta ziazerbekin

Iker Markinez.
2016ko apirilaren 23a
00:00
Entzun

OSAGAIAK

4 LAGUNENTZAT

2 pipermorro.

400 g bakailao garbi.

2 patata.

Esne gaina eta esnea.

Ziazerba hosto batzuk.

4 baratxuri ale.

Gatza.

Oliba olioa.

1

Labea berotzen ipini, eta, piperrak labeko erretilu batean jarri ondoren, labean sartu. Hogei bat minutu eduki.

2

Atera, eta epeltzean, azala kendu eta zerrendatan moztu. Gorde.

3

Patatak zuritu, eta pusketa txikitan moztu. Lapiko txiki batean ipini, eta baratxuri zurituak osorik gehitu.

4

Esne basokada bat eta baso erdi bat esne gain gehitu. Gatz pitin bat eta olio oliba tanta batzuk gehitu. Ondoren, irakiten jarri taparik gabe, 30 minutu.

5

Bakailaoa gehitu, eta beste hamar minutu egosi.

6

Jarraian, osagai horiek guztiak irabiagailuarekin birrindu. Hala, krema gozo bat lortuko dugu; horri esaten diogu brandada.

7

Piperrak zartagin batean ipini, eta su motelean berotzen jarri, oliba olio eta gatz pitin batekin.

8

Labeko erretilu batean ziazerba hostoak jarri, banan-banan zabalduak. Bakoitzaren gainean koilarakada bat brandada jarri, eta berriro, estalki modura, beste hosto bat jarri bakoitzaren gainean.

9

Labe beroan sartu, minutu pare bat. Bukatzeko, platerean piper zerrendatxo batzuk jarri, eta, gainean, ziazerba eta bakailao brandada.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.