Albistea entzun

ERREZETA

Txekor tripaki eta muturrak, Bizkaiko saltsan

GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS

Iker Markinez - Kuko Jatetxea, Ormaiztegi

2016ko maiatzak 21

osagaiak

4 LAGUNENTZAT

Kilo eta erdi tripaki.

Kilo erdi mutur.

Porru bat.

Bi tipula txuri.

Bi tipula gorri.

Txorizo zati bat.

Urdaiazpiko zati bat.

Hamar piper txorizero.

Gatza.

Oliba olioa.

1

Lehenik eta behin, ongi garbitu tripakiak, eta zati karratuetan moztu. Gauza berbera egin muturrekin. Gero, jarri ura presio eltze batean. Porruak eta tipula zuriak garbitu, eta jarri eltzean, zurituta baina osorik, gatz pittin batekin. Irakiten hastean, bota tripaki eta muturrak, tapatu, eta presio eltzearen tapa jarri. Utzi egosten ordubetez.

Bitartean, moztu tipula gorriak juliana moduan, eta erregosi beste lapiko batean, olio eta gatz pixka batekin, ordu erdi batez, su motelean. Jarraian, gehitu piper txorizeroen haragia lapiko horretara. Haragia ateratzeko egokiena zera da: piper txorizeroak urez beteriko erretilu batean sartu bezperan, eta han eduki gau osoan. Ondoren, piperraren haragia labana baten laguntzaz atera.

2

Presio eltzea ireki, eta hango salda, litro bat inguru, piper txorizeroak dauden lapikora gehitu. Txinoarekin, lapiko horretako osagaiak ongi xehatu, eta egositako tripaki eta muturrak gehitu. Su motelean ipini, eta hogei bat minutuz irakiten eduki, saltsa ongi loditu dela ikusi arte.

3

Zartagin batean, frijitu urdaiazpiko eta txorizoa, olio pittin batekin. Ahalik eta zati txikienetan moztu urdaiazpikoa eta txorizoa. Gero, tripakien lapikora gehitu. Beste bost bat minutuz irakiten eduki, eta jateko prest dago!

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Berria Ikasgelaren Tutoriala

BERRIA Ikasgela, egunerokoarekin ikasteko tresna

Mikel P. Ansa

Proiektu berri bat sortu du BERRIA egunkariak: Ikasgela. 12 urtetik aurrerako ikasleekin eskola orduetan lantzeko gaiak proposatuko ditu webgune batean: Berria.eus/ikasgela.

Aguada Fenixeko indusketa gunea, LIDAR teknologia bidez hartutako irudi batean. / ©Alfonso Bouchot / Wikimedia Commons (CC BY-SA)

Ezkutaturik dauden 478 monumentu aurkitu dituzte Mexikon laser bidez

Jon Ordoñez Garmendia

Oihanak estaltzen dituen lautada artifizialak atzeman ditu zientzialari talde batek, Mexikoko Gobernuak LIDAR teknologia bidez hartutako irudiak aztertuz.

 ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

«'Kontrol' hitzak adiera ezberdinak ditu armen merkatuaz hitz egitean»

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Urteak daramatza Calvok armen salerosketa ikertzen, Delas zentroan. Industria hori kontrolatzea posible den ala ez: galdera hori izango du hizpide Gasteizen bihar emango duen hitzaldian.
HBO Max plataformak gaur estreinatuko du <em>Todo lo otro</em> telesaila; Abril Zamorak sortu du. ©HBO MAX

HBO Max gaurtik martxan da Hego Euskal Herrian, eduki berriekin

Urtzi Urkizu

Plataforman HBO, Max Originals, Warner Bros, DC eta Cartoon Networkeko edukiak daude

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.