Hegaluze, ahuakate eta piper tartarra

JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS.
Iker Markinez.
2016ko urriaren 22a
00:00
Entzun
OSAGAIAK 4 LAGUNENTZAT

150 g hegaluze garbi

Piper morro 1

2 ahuakate

Tipulina

Oliba-olioa

Gatza

Jerez ozpina

1



Hasteko, labea berotzen jarriko dugu. Bertan, piper morroa erregosiko dugu 20 minutuz, 200 graduan.

Atera, eta hozten utzi. Ondoren, azala kendu, baita hazitxo guztiak ere. Zerrenda finetan moztu. Gorde.

2



Tipulina txikitu, eta piperra dugun ontzira gehitu. Ahuakatearekin ere gauza bera egingo dugu. Barazkiak ditugun ontzira gatz pitin bat, oliba-olioa eta Jerez ozpina zorrotada gehitu. Ongi nahastu dena.

3



Hegaluzea kontu handiz makila forman moztu, eta, ondoren, makila horiek karratu txikietan ebaki. Gatza gehitu, eta barazkien ontzira gehitu. Ongi nahastu, berriro. Zerbitzatzeko, polita geldituko zaizue zilindro moduko molde baten laguntzaz argazkikoaren moduan platerean jartzea.

4



Kontuan eduki: arrain gordinarekin arazoak dituzten pertsonentzat errezeta berbera egin dezakegu, arrain izozturiarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.