Leka freskoak txipiroi eta tipula goxatuarekin

GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS.
Iker Markinez.
2017ko otsailaren 25a
00:00
Entzun

OSAGAIAK



4 LAGUNENTZAT

Kilo bat txipiroi(20 bat pieza).

4 tipula.

4 baratxuri ale.

Baserriko kilo erdi leka.

Oliba olioa.

Gatza.

1



Tipulak eta baratxuri aleak juliana erara moztu. Barazki horiek lapikoan jarri, eta olioa eta gatza bota. Su motelean ordubetez goxatzen utzi; tarteka, nahastu.

2



Bien bitartean, txipiroiak garbitu.

3



Lapiko bat urez bete, eta gatz pittin batekin irakiten ipini.Bitartean, lekak juliana moduan moztu. Ur irakinetan sartu, eta10-15 minutu egosi. Jarraian, ur hotzetatik pasatu, egoste prozesua eteteko.

4



Txipiroiei gatza bota, eta aurrez ondo berotutako zartagin batean pasatu. Alde bakoitzetik minutu bat pasatu, oliba olio eta gatz pittin batekin.

5



Txipiroiak erretilu bateraatera, eta zartagin berean lekak eta tipula goxatua berotu.Horrela, berotzearekin batera, txipiroiek zartaginean utzi duten zaporea hartuko dute barazkiek ere.

6



Bukatzeko, plater baten behealdean barazkiak zabaldu, eta gainean txipiroiak jarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.