Gazta tarta labean

JON URBE / ARGAZKI PRESS.
Iker Markinez.
2017ko martxoaren 11
00:00
Entzun

osagaiak

4 LAGUNENTZAT

Tarta oinarria, hostopila.

200 ml esne gain.

200 g Philadelphia gazta.

Kazokada bat pastel-krema (aurrez prestatua).

100 g azukre.

1

Tartaren oinarrirako, erositako hostopila edo geuk egindakoa erabil dezakegu. Gaur, erositakoa erabiliko dugu; hostopilezko xafla bat, hain zuzen.

2

Hostopila laberako egokia den molde batean ipini, aluminio papera gainean jarri, eta garbantzu batzuk ipini paperaren gainean, pisu modura.

3

Aurrez, labea berotu, eta, hogei minutuz, 180 graduan egosi.

4

Labetik atera, eta hozten utzi. Ontzi batean, esne gaina eta azukrea biak batera nahastu, eta, ondo irabiatu ondoren, altxatu: esne gaina gogortu egingo da.

5

Beste ontzi batean, ondo nahastu Philadelphia gazta eta kazokada bat pastel-krema, eta, gero, esne gain harrotua gehitu.

6

Poliki-poliki nahastu. Lortu berri dugun gazta krema hori labetik atera dugun moldean bertan daukagun oinarrian zabalduko dugu.

7

Hozkailuan hozten utziko dugu ordu pare batez.

8

Ondoren, zatika moztu. Nahi izanez gero, gustukoa dugun saltsaren batekin busti; oso ongi doazkio marrubi, masusta-gorri eta horrelako zaporeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.