Marrubi eta kremazko hostopilak

JON URBE / ARGAZKI PRESS.
Iker Markinez.
2017ko apirilaren 22a
00:00
Entzun

osagaiak

4 LAGUNENTZAT

Hostopil xafla.

300 g marrubi.

Kremarako:

6 arrautza.

50 g irin.

125 g azukre.

Litro erdi baserriko esne.

Banilla makilatxo bat.

1

Lehenik eta behin, kremaegiten hasi. Lapiko batean, esnea berotzen jarri, banilla makilatxoa batekin batera. Bitartean, arrautzen gorringoak ontzi bateanjarri.

2

Azukrea ontzi horretara bota, eta etengabe irabiatu bost minutuz. Gero, irina gehitu, eta kontu handiz nahastu. Berotutako esnearen erdia ontzira bota, eta ondo nahastu.

3

Lapikoan gelditutako esnea irakin arte berotu, eta, banilla makilatxoa kendu ondoren, ontzikoa lapikora irauli. Irakiten edukibost minutuz, eta etengabe nahastu.

4

Ondoren, labea berotzen jarri 180 graduan, eta, bero dagoenean, labeko erretiluan hostopillaukizuzen batzuk ipini; bakoitzaren gainean azukre pixka batjarri, gero karamelizatua gera dadin.

5

Labera sartu, eta hogei minutuz mantendu. Ondoren, epeltzen utzi.

6

Marrubiak garbitu, eta, gero, txortenak kendu, eta xaflatan moztu.

7

Hostopilak erditik moztu. Pastelgintzako mahuka bat kremaz bete, eta, horren laguntzaz, hostopil xafla bakoitza kremaz estali. Kremaren gainean marrubi xaflak jarri.

8

Karamelo saltsa eduki edoeginez gero, gainetik pixka bat botata ukitu gozoago bat emango dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.