Barazki eta zapo risotoa

JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS.
Iker Markinez.
2017ko ekainaren 3a
00:00
Entzun

osagaiak

4 LAGUNENTZAT

400 gramo arroz,bonba motakoa.

Zapo txiki bat.

Kuiatxo bat.

Zortzi txanpiñoi.

Azenario bat.

Tipulin bat.

Bi baratxuri ale.

Tomatea.

Gatza.

Oliba olio birjina.

Gazta parmesanoa.

Koilarakada bat gurin.

Arrain salda.

1

Zapoari hezurra kendu, eta hezur horrekin arrain salda egingo dugu, hogei bat minutuz uretan irakinda. Ondoren, gorde.

2

Kuiatxoa eta azenarioa garbitu, azenarioa zuritu, eta biak karratu txikietan moztu. Baita tipulina eta baratxuri aleak ere. Txanpiñoiak ere garbitu, eta puska txikietan moztu.

3

Lapiko batean, oliba olio txorrotada bat bota, eta, ongi berotu ondoren, barazki guztiak gehitu. Gatz pitin bat bota, eta erregosi su motelean.

4

Gero, tomatea moztu zatietan, eta lapikora gehitu. Beste bost minutuz erregosi, eta nahastu.

5

Ondoren, zapoa puska txikietan moztuta gehitu, eta, jarraian, arroza gehitu. Guztia ongi nahastu pare bat minutuz, eta gehitu aurrez eginiko arrain salda, arrozaren kantitatearen hirukoitza.

6

Beste gatz pixka bat bota, eta irakiten mantendu hogei minutuz. Kontuan hartu bost minututik behin arroza ongi nahastu behar dugula.

7

Sua itzali, eta gehitu gazta parmesano birrundua (ehun bat gramo) eta koilarakada bat gurin. Nahastu beste pare bat minutuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.