ERREZETA. OSAGAIAK

Usoak saltsan

JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Iker Markinez - Kuko Jatetxea, Ormaiztegi

2015eko azaroak 7
4 uso.

2 tipula eder.

2 azenario.

2 Errezil sagar.

Litro erdi ardo beltz.

Oporto basokada bat.

Piper beltza.

Gatza.

Oliba olioa.

1

Usoak ongi garbituko ditugu lehenik.

2

Ondoren, lapiko handi batean, oliba olio txorrotada batekin ongi gorrituko ditugu sutan. Azenario, errezil sagarrak eta tipulak ere txikituta gehituko ditugu lapiko horretara, beste olio txorrotada batekin, gatza eta piper beltz xehetua emanda.

3

Kontuan hartu orain egin behar dugun pauso hau errezeta honen sekretuetako bat dela. Hau da, behar-beharrezkoa da lapikoan ditugun osagai hauek ahalik eta ondoen gorritzea; erre gabe, noski. Gorritasun horrek emango baitio bukaerako saltsari behar duen indarra.

4

Osagaiak gorrituta dauzkagunean, sua bizitu, eta jarraian ardoa eta oportoa gehitu eta hamar bat minutuz irakiten eduki. Horrek ardoaren alkohola lurrindu egingo du.

5

Lapikora ura gehituko dugu, usoak ondo estali arte. Beste gatz pixka bat bota, eta bi orduz egosi, su ertainean.

6

Denbora hori pasatu ostean, usoak kontu handiz beste lapiko batera aterako ditugu.

7

Aurreko lapikoan gelditu zaizkigun osagai guztiak txinotik pasatu, eta usoak jarritako lapikora bota ondoren.

8

Azkenik, lapiko hori berriro sutan jarriko dugu, usoak bigunak daudela ziurtatu arte. Denbora ezin dizuet zehaztu, usoen araberakoa baita hori (tamaina, adina...).

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna