Fideua barazki eta muskuiluekin

GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS.
Iker Markinez.
2015eko azaroaren 21a
00:00
Entzun
OSAGAIAK 4 LAGUNENTZAT

400 g fideo

400 g muskuilu

Tomate heldu bat

6 orburu

Tipulin bat

Kuia txiki bat

Basokada bat arrain salda

Oliba-olio birjina

Gatza

1

Lehenik, tipulina eta kuia txikia puska txikietan moztu.

2

Zartagin batean, tipulina hamar minutuz erregosi, oliba olio zurrustada batekin.

3

Hamar minutu pasatu ondoren, kuia txikia gehitu, baita gatz pittin bat ere.

4

Su ertainean hamabost bat minutuz erregosi, noizbehinka buelta batzuk emanez.

5

Ondoren, orburuak laurdenetan moztu eta zartaginera gehitu, baita tomatea puxka txikietan moztua ere.

6

Barazkiak erregosiak ditugun lapiko zabalera gehitu fideoa, guztia ongi nahastu, suarenindarra dena emanda jarri, eta gehitu arrain salda, dena erabat estali arte.

7

Gatz pittin bat bota, eta bi minutu pasatu ondoren, muskuiluak gehitu, eta beste hiru bat minutuz utzi egosten.

8

Azkenik, sua itzali, eta trapu batez estali. Lau bat minutuz utzi trapuarekin estalita, eta prest dugu mahaira zerbitzatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.