ERREZETA

Sagar tatin gozoa

JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Iker Markinez - Kuko Jatetxea, Ormaiztegi

2018ko urtarrilak 13

OSAGAIAK



4 LAGUNENTZAT

4 Errezil sagar.

4 koilarakada azukre.

Gurina koilarakada bat.

Hostopila.

I rin pixka bat.

Tarteletak egiteko ontzi bereziak.

1



Hostopilla irin pixka baten laguntzaz ongi zabaldu mahaiaren gainean. Hostopila guk geuk etxean eginda edo erositakoa izan daiteke. Kasu honetan erositakoa erabiliko dugu.

2



Errezil sagarrak zuritu, bihotza kendu eta launa pusketatan moztu. Puska ahalik eta berdinenak egin.

3



Zartagin batean, gurin koilarakada bat ipini, eta sutan berotzen jarri. Kolorea hartzen hastean, lau azukre koilarakada gehitu. Azukrea pixka bat koloreztatzen hasi bezain laster, sagar puskak gehitu. Sua moteldu, eta bertan hiru bat minutuz mantendu sagarrak, karameloarekin gozatzen joan daitezen.

4



Ondoren, sagar tarteletak egiteko ontzi berezietan banatu. Ontziak ongi bete arte. Hostopila zatitu, eta moldeen gainean jarri, guztia ongi estaltzen duten moduan.

5



Labea aurrez berotu, 180 gradutan. Moldeak bertan sartu , 20 edo 25 minutuz gutxi gorabehera. Labetik atera eta 15 minutuz epeltzen utzi ondoren, kontu handiz buelta eman moldetatik ateraz.

6



Beraz, orain, hostopila beherean eta sagarrak gainean geldituko zaizkigu, argazkiko tatin gozo -gozoak lortuko ditugularik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna