Oilasko izterrak txanpinoi eta kuia txikiarekin

JON URBE / FOKU.
Iker Markinez.
2018ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
OSAGAIAK 4 LAGUNENTZAT

4 oilasko izter.

2 tipulin.

250 gr txanpinoi.

Kuia txiki bat.

Baso erdi ardo zuri.

Gatza.

Piper hauts beltza.

Oliba olio birjina.

1

Oilasko izterrak erditik moztu. Zartagin batean, olio zorrotada bat jarri, eta su bizian berotzen jarri. Oilasko izterrak bota zartaginera. Ondoren, gatz eta piper hauts pixka bat bota. Zartagina handia ez bada, bi txandatan frijitu.

2

Frijitzeko, lehenik, hamar minutu su motelean eduki; ondoren, buelta eman, eta beste hamar minutuz eduki, baina su ertainean.

3

Beste zartagin batean, oliba-olio zorrotada bat bota, eta tipulinak xehe-xehe moztuta gehitu. Gatz pitin bat bota, eta hamar bat minutuz erregosi. Txanpinoiak eta kuia txikia ere xaflatan moztu, eta zartagin horretara gehitu, beste bost bat minutuz erregosi.

4

Sua bizitu, eta ardo zuri basokada erdia gehitu. Irakiten eduki, gutxi gorabehera hiru minutuz, alkohol soberakina lurrundu arte.

5

Oilasko izterrak frijitu ditugun zartaginean, oilaskoek bere koipea atera dutenez, koipea kendu, eta guztia bost minutuz berotzen jarri. Horrekin batera, nahi izanez gero, piper pikillo edo eta patata batzuk ere prestatu ditzakegu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.