Aberastasunaren kontzentrazioa

Oligopolioen itzala

Googlek, Facebookek, Amazonek eta beste batzuek beren sektoreetan lortu duten nagusitasuna mugatzeko deiak zabaltzen ari dira.

Irune Lasa.
2019ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
Googlek kudeatzen ditu sarean egindako bilaketei lotutako iragarkien %90. Sare sozialetako trafikoaren %80 Facebook taldearen esku dago. AEBetan saltzen diren liburuen erdiak eta liburu elektronikoen %83 Amazonek saltzen ditu. Estatubatuarrek edaten duten garagardoaren %90 bi korporazioren kontrolpean dago. Kreditu txartelen merkatuaren %95 hiru konpainiak banatzen dute...

Zenbaiten ustez, monopolioen kontrako mugimenduen eta politiken momentua iritsi da, besteak beste, oligopolio gero eta indartsuagoak hazkundea eta berrikuntza mugatzen ari direlako, eta desberdintasuna areagotzen ari direlako, azken buruan, soldata arrunten igoera eragozten ari direlako.

AEBetako XIX. mende bukaerako Gilded Age hartako desberdintasun sozialak soilik ez, oligopolioak eta haien praktika monopolistikoak errepikatzenari dira? Zenbateraino dago merkatuen kontzentrazio hori aberastasunaren kontzentrazioaren —eta, beraz, desberdintasunen— oinarrian? AEBetan galdera hori zabaltzen ari da hainbat forotan. Ikerketa batek 2017an ondorioztatu zuenez, AEBetako industria sektoreen %75etan kontzentrazioa handitu egin da azken hogei urteetan.

Joseph Stiglitz ekonomista da monopolioen kontrako araudia berritu eta zorroztu beharrarenalde egiten dutenetako bat. Haien aberastasuna monopolioen bidez bildu duten aberatsen portaera, besteak beste, eraginkortasunaren kontrakoa dela esan du: «Merkatuan duten posizio pribilegiatua erabiltzen dute existitzen den balioaren gero eta zati handiagoak eskuratzeko. Ekonomia distortsionatzen dute, eraginkortasuna eta hazkunde ekonomikoa murriztuz».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.