Samarasen jokoak Greziako burtsa amildu du

Berria -

2014ko abenduak 10
Antonis Samaras Greziako lehen ministroaren apostu arriskutsuek izua eragin dute finantza merkatuetan. Atenasko burtsak %12,78 galdu zuen atzo; jaitsierarik handiena 1987az geroztik. Greziaren arrisku saria 88 puntu igo zen, 750 punturaino. Dardarizoa beste merkatuetara ere hedatu zen.

Herenegun iluntzean, euroguneak Greziaren erreskateari bi hilabeteko luzapena eman ostean, Samarasek bi hilabete aurreratu zuen Greziako presidentea izendatzeko bozketa prozesua. Kargu zeremoniala da presidentearena, baina, hura bete ezean, legebiltzarrerako hauteskundeak aurreratzera derrigortzen du Greziako Konstituzioak. Arazoa da Samarasen koalizioak 155 boto baino ez dauzkala ziurtatuta, eta 180 behar dituela presidentea hautatzeko. Samarasek espero du aulkia galtzeko beldur diren independenteek sostengatuko dutela bere hautagaia: Stavros Dimas EBko komisario izandakoa. Egiten ez badute, ordea, bozak izango dira, eta horietan irabazteko hautagai garbia da Syriza ezkertiarra, erreskateen politikaren aurkari sutsua.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna