Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Durangoko 52. Azoka. ARAZOKA

Eskutitza azokako etorkizuneko bisitariari

Xabi Bastida Su Ta Gar taldeko gitarrista, atzo, taldeak atera berri duen DVD-CDaren aleak azokan izan ziren gaztetxoei sinatzen.
Xabi Bastida Su Ta Gar taldeko gitarrista, atzo, taldeak atera berri duen DVD-CDaren aleak azokan izan ziren gaztetxoei sinatzen. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS Tamaina handiagoan ikusi

Iñigo Astiz -

2017ko abenduak 8

Eskutitza idatziko dizudala erabaki dudan unean bertan ohartu naiz historia liburuetan oin oharra behar duten termino horietako bat izango dela akaso jadanik eskutitzarena zuretzat, baina espero dut nire lerro hauek topatuko dutela zuganainoko bidea. 52. aldia du aurten Durangoko Azokak, eta Ikasle Eguna izan dugu gaur. Egun zalapartatsu samarra, salmenta handirik gabekoa, baina baita ederra ere, gazteen indiferentzia keinu orokortuen artean beti topatzen direlako esperantzarako zirrikituak. Neska-mutil talde bat gurutzatu dut Landako gune sarreran goizean, eta haien arteko elkarrizketa entzun dudalako idazten dizut. Lapurtu diedan esaldi batek atentzioa piztu didalako, zehazki. Erakusmahai artera sartu bezain pronto igarri du zerbait berezia haietako batek azokan: «Hemen paper usaina dago». Zu zinen gaztetxo hori?

Harpidetza egiteko bi aukera ematen dituzte Gaztezulo aldizkarikoek beren erakusmahaian aurten. Aldizkariko arduradunen arabera, edo natibo digitala zara, edo nostalgikoa zara, eta horren araberakoa da egiten dizuten eskaintza. Eskutitz honek argi uzten duenez, nostalgikoen artekoa naiz ni. Eta ni bezala, baita egungo azokan dabiltzan asko ere.

Nostalgiak ez du askorik balio etorkizunerako, baina bazkalorduan barrez aritu gara lagun baten duela hamarkada pare bateko pasadizo batekin. Ez dakit zuk nola jasoko duzun sorkuntza lanen berri, baina orain ez asko arte elkarri kasete izeneko gauza batzuk pasatuz elikatzen genuen guk gure musika egarria. Bada, DUI izeneko talde baten kasetearekin seko zaletu zen lagun hori, eta asteak eman zituen DUI taldea laudatu eta laudatu, harik eta egun batean abisu eman zioten arte berak zeukan kasetean taldearen izena gaizki idatzita zegoela, eta hain maitea zuen taldea ez zela DUI, baizik eta DUT.

Ziur aski, zuek transmisio akats gutxiago dituzten bideak izango dituzue musika trukatzeko. Diskorik ere ez duzue izango. Gaur neskato bat ikusi dut, adibidez, diskorik erosi ez arren, Izaro musikariari paper mutur batean sinadura bat eskatzen. Zu ikusi uste izan zaitut keinu horren atzean. Zu zinen, ezta?

Erabat etsita hitz egin dit lagun musikari batek. «Ez dakit zertarako ateratzen ditugun diskoak», esan dit; «inork ez ditu erosten». Nik neuk bere musika asko maite dudala esaten besterik ez dut asmatu, eta eskertu dit keinua, baina ez dut uste asko animatu denik. Pentsatu dut polita izango litzatekeela agian zuk ere nik esan diodan gauza bera esango bazenio, baina ez dakit denboran atzera mezuak bidaltzeko modurik asmatu ote duzuen. Badaezpada, mezu baten zain pasatu dut ordubetea. Aitortzen dizut etsitzear egon naizela, baina justu une horretan, eztul egin du nire albotik bere gurasoen sorbaldan pasatu den umetxo batek.

Esan egia, zu zinen, baietz?

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Organoa, zubi lanerako tresna

Organoa, zubi lanerako tresna

Unai Zubeldia - Gipuzkoako Hitza

Jose Luis Elorza eta Jesus eta Jose Ibazeta eibartarrek Helmholtz organoa sortu zuten, 1961ean. Organoaren 60. urteurrena gogoratzeko, kontzertu berezi bat egingo dute azaroaren 30ean, Eibarren.

Estitxu Arozena Saioa Alkaizari txapela janzten, gaur, Anaitasunan (Iruñea). ©Idoia Zabaleta / Foku

Saioa Alkaiza Nafarroako txapeldun

Hodei Iruretagoiena

Saioa Alkaiza Guallarrek irabazi du 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Hura eta Eneko Lazkoz Martinez aritu dira txapelaren lehian, buruz burukoan. Haien atzetik sailkatu dira, hurrenez hurren, Julio Soto Ezkurdia, Joanes Illarregi Marzol, Xabier Silveira Etxeberria, Xabat Illarregi Marzol, Josu Sanjurjo Altzuri eta Eneko Fernandez Maritxalar.
Horrela jarraitu du finala BERRIAk, zuzenean.

Stanislaw Lem, 1962an, Krakovian (Polonia). ©EFE

Itsasoa, itsasoa

Joannes Jauregi

Stanislaw Lem idazle poloniarrak ehun urte beteko zituzkeen aurten, eta duela hirurogei kaleratu zen haren obra nagusia, 'Solaris' eleberria; nobela bikaina da, klasiko peto-petoa.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.