GRADUONDOKOA

2021eko abenduaren 3a
00:00
Entzun
Bost helburu nagusi ditu Hizkuntzen Kudeaketa Osasun Arretan. Euskara komunikazio klinikoan graduondokoak.

Bost helburu nagusi

Jarduera egokiak. Hizkuntza aniztasunaren ikuspegitik jarduera egokiak sustatzea, pazientean zentratutako arreta baten bila.

Ebidentziak sortzea. Ikerketarako aukerak identifikatzea eta ebidentziak sortzea. Hainbat ikerketa ildo jorratu dituzte orain arte: eskaintza aktiboa, pazienteek hautemandako emaitzen neurketa, hizkuntza mugak, itzulpengintza eta terminologia....

Aniztasuna. Hainbat diziplinatako profesionalen eta era askotako erakundeen arteko elkarlana bultzatzea eta eztabaidarako guneak sortzea. Administrazioan ardurak dituzten erakundeek, osasungintzakoek, euskalgintzakoek parte hartu dute modu aktiboan.

Hedapena. Ikerketaren bidez sortutako ebidentziak argitaratzea aldizkari espezializatuetan, bai Euskal Herrian, bai nazioartean. Kongresuetara, sarietara eta abar aurkeztera animatzea ikasleak.

Nazioarteko elkarlana. Hizkuntzaren eta osasungintzaren nazioarteko elkarlana sustatzea, erreferentzialtasuna lortzeko. Sareak sortzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.