LEGE PROPOSAMENA

2021eko irailaren 30a
00:00
Entzun
Unidas Podemos, EH Bildu, ERC, Mas Pais, Compromis eta Nueva Canarias taldeek gaur erregistratuko dute hainbat gizarte eragileren ekimenez ondutako legea. Hauek dira atal nagusienak:

Etxebizitza sozialak. Etxebizitza eskaera gehien duten udalerriek etxebizitza sozialetara bideratu beharko dute etxebizitza parke osoaren %20.

Etxegabetzeak. Lege proposamenean berariaz debekatzen da etxegabetzeak egitea «kalteberatasun egoeran» egonda beste inon bizitzeko alternatibarik ez dutenen kasuetan.

Alokairuak. Hiri Alokairuen Legean zenbait aldaketa proposatzen ditu egitasmoak. Halaber, aukera zabaltzen du zenbait gune «tentsionatutako eremu» gisa izendatzeko, eta horietan udalei ahalmena emango zaie alokairuen gehienezko prezioa zehazteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.