Albistea entzun

Martxoaren 3ko gertakarien frogak eskatu ditu Maria Servini epaileak

Batzar Nagusiek aurkeztutako kereila artxibatu egin zuen Arabako Probintzia Auzitegiak. Hark onartu ez zituen frogak eskatu ditu orain epaileak
Sarraskia gogoratzeko ekitaldia, joan den martxoaren 3an.
Sarraskia gogoratzeko ekitaldia, joan den martxoaren 3an. JUANAN RUIZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Jon O. Urain -

2018ko maiatzak 18

Maria Servini Argentinako epaileak 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izandako hilketen inguruko informazioa eskatu du; zehazki, Arabako Probintzia Auzitegiak aintzat hartu ez zituen testigantzak eta dokumentazioa. Egun horretan, bost manifestari hil zituen Espainiako Polizia Armatuak, eta, aurkeztutako kereilan, hilketak gizateriaren aurkako krimena izan daitezkeela argudiatu zuten Arabako Batzar Nagusiek eta aldundiak.

Servinik Gasteizko Instrukzio Auzitegiari eskatu dio hogei bat lagunen testigantzak jasotzeko: «Arabako erakundeek beren kereilan zehaztutako horienak». Halaber, Espainiako Barne Ministerioari eta Espainiako Gobernuaren Arabako ordezkaritzari galdegin dio bidaltzeko 1976ko martxoaren 3ko gertakarietan lanean ari ziren polizien eta buruzagien zerrenda. Horrekin batera, Servinik nahi du Espainiako Poliziaren zuzendaritzak txosten bat egitea, azalduz liskarren aurkako zein material erabili zen egun horretan. Azkenik, Coruñako Instrukzio Auzitegiari (Galizia) eskatu dio auzitegi militar bati eskatzeko martxoaren 3an hildakoen eta zauritutakoen inguruko sumarioak.

Frankismo garaiko eta ondorengo urteetako krimenak ikertzen ari da azken urteetan Servini epailea, bide laburra izan baitute auziok Espainiako eta Euskal Herriko auzitegietan. 2017ko urtarrilean, Gasteizko 3. Instrukzio Auzitegiak ez zuen kontuan hartu Arabako Batzar Nagusiek Martxoaren 3aren harira aurkeztutako kereila, eta, ondoren, auzia artxibatu zuen Arabako Probintzia Auzitegiak. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak helegitea baztertuta, Martxoak 3 elkarteak asmoa adierazi zuen Giza Eskubideen Europako Auzitegira jotzeko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

«EH Bai ezkerreko indar nagusia da Ipar Euskal Herrian»

«EH Bai ezkerreko indar nagusia da Ipar Euskal Herrian»

Ekhi Erremundegi Beloki

Etxebizitza eta osasun arloetan jarri du azpimarra Patxi Dutournier EH Baiko hautagai ordezkoak. Abertzaleen indarra hazten ikusten du, baina hauteskundeei begira herritarrekin pedagogia egiteko beharra aipatu du.

'Caucus'-aren aurkezpena, joan den urtarrilean Bruselan. ©QUENTIN BRUNO
Harriet Iragi, epaiketa batean. ©Sergio Barrenetxea / EFE

Harriet Iragi euskal presoa gerturatzearen kontrako helegitea onartu du Madrilgo Auzitegiak

Berria

Daniel Portero Dignidad y Justiciako presidenteak helegitea jarri zuen Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiak Harriet Iragi euskal presoa Castellongo espetxetik Logroñokora gerturatu zutelako. Helegitea onartu egin du auzitegiak.

ELA-Ertzaintzaren elkarretaratzea, gaur, Bilbon ©Aritz Loiola / Foku

ELA-Ertzaintzak uste du Segurtasun Sailaren jarduerak «oinarrizko arauak» urratzen dituela

Gotzon Hermosilla

Sindikatuaren iritziz, jokabide hori aldatu ezean «Ertzaintzaren legitimazio soziala» arriskuan egongo da 

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna