Eraginak bizi ohituretan eta buru osasunean

2022ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
Izurriaren hasieran, oinarrizko osasun zerbitzuen %40 partzialki eten zituzten; 2021eko lehen hiletan, %29. OME Osasunaren Mundu Erakundeak egin duen ikerketaren datuak dira. Buruko osasunean izan duen «neurriz kanpoko» eragina ere nabarmendu du OMEk. Izurriak eragin txarra izan du bizi ohitura askotan ere: alkoholaren eta tabakoaren kontsumoan joera kezkagarriak ikusi dituzte. Jendeak ariketa fisikoa egiteko ohitura galdu du zenbait kasutan, eta, jateko orduan ugaritu diren zenbait joera txarrekin batera, osasun arazoak eragin ditu horrek. Gainera, ondorioak ez dira igualak izan denentzat: OMEk onartu du egoerarik kalteberenetan dauden pertsonentzat larriagoak izan direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.