Albistea entzun

SOS Arrazakeriak elkarretaratzeak egin ditu Melillan gertatutakoa salatzeko

Espainia eta Maroko arteko muga zeharkatzen ahalegindu ziren 2.000 lagun, herenegun, eta gutxienez 37 hil dira.
Migratzaile talde bat pilatuta, atzo, Marokoko Nador hirian.
Migratzaile talde bat pilatuta, atzo, Marokoko Nador hirian. AMDH Tamaina handiagoan ikusi

Gorka Berasategi Otamendi - Jon Ordoñez Garmendia -

2022ko ekainak 26

Marokok eman dituen datuen arabera, hemezortzi migratzaile hil ziren herenegun, Nador eta Melilla arteko muga zeharkatzeko ahaleginean, baina «tragedia» are latzagoa izan dela adierazi du Caminando Fronteras GKE gobernuz kanpoko erakundeak. Oraingoz, 37 migratzaileren heriotza baieztatu dute, eta giza eskubideen aldeko beste hiru elkarterekin batera ohar batean salatu dutenez, kopuru hori handitu egingo da ziurrenik.

Caminando Fronteras, Giza Eskubideen Marokoko Erakundea, Marokoko Saharaz Hegoaldeko Afrikako Komunitateen Kolektiboak eta Egoera Zaurgarrian Dauden Migratzaileen Laguntzarako Elkarteak azaldu dute ehunka lagun zauritu zirela muga zeharkatzeko saiakera masiboan. Zaurituak izan ziren «bai migratzaileen aldean, baita Marokoko indar polizialen aldean ere». Gaineratu dute «aldez aurretik idatzitako drama bat» izan dela atzo gertatutakoa.

«Ehorzleak Marokoko eta Espainiako gobernuak dira; hesiak altxatu eta hedapen polizial/militar oso bat antolatzen dutenak, bizitzen eta errepresioaren kontura gure muga sakratuak urratzea eragozteko», adierazi zuen ohar batean SOS Arrazakeria elkarteak. Gertatutakoari erantzuteko, elkartzea egin dituzte gaur. Donostian, 12:00etan egin dute, eta ehunka lagun elkartu dira. Gasteizen eta Bilbon arratsalderako deitu dituzte. «Ezin dugu horrelako munstrokeriarik onartu. Jar dezagun gure salaketa», adierazi zuen.

Goizean goizetik

Goizeko lehen orduan hasi zen saiakera, 06:40ean. Gurugu mendian zeuden 2.000 migratzailek jo zuten hesira eta aitzurrekin zulatzea lortu zuten, MAP Marokoko albiste agentzien arabera. Espainiara iritsi ziren 500 inguru, eta horietatik 130 harrera zentro batean sartu zituzten, Espainiako Gobernuak jakinarazi zuenez.

GKEen esanetan, Marokok eta Espainiak immigrazioaren alorrean berriz ere elkarlana berreskuratu izanak migratzaileen kontrako indarkeria olde bat ekarri du bi estatuen eskutik. «Duela urte eta erdi baino gehiagotik, Nadorko migratzaileek ez dute ez sendagairik ez osasun arretarik jasotzeko modurik, su eman diete haien kanpalekuei, eta ondasunak arpilatu dizkiete, elikagaiak suntsitu, eta kanpalekuetan zeukaten ur edangarri apurra konfiskatu diete. Espedizio zigortzaile horiek indarkeria espiral bat eragin dute bi aldeetan».

Horrenbestez, eta estatu indarrek neurrigabe jokatu dutela iritzita, gertakariak argitzeko ikerketak eskatu dituzte Espainian, Marokon eta nazioartean. «Hondamendi bat izan da gertatua, eta erakusten du migrazio politikak hilgarriak direla. Horren erantzukizuna nork duen argitzeko ikerketa bat egiteko eskatzen dugu», esan zuen Marokoko Giza Eskubideen Elkarteak Twitterreko argitalpen batean. Sare sozial horretan argitaratu dituen irudietan migratzaile andana ageri da, Nadorko kaleetan pilatuta.

Pedro Sanchez Espainiako presidenteak, berriz, Marokoko indarren «aparteko» jokabidea goratu du. Haren esanetan, «Espainiaren lurralde integritatearen kontrako bortxazko erasoa» eragotzi dute, eta «gizakiekin trafikatzen duten mafiei» egotzi die «eraso» horren ardura.

Guztiz bestelako iritzia dute migratzaileen heriotzak salatu dituzten elkarteek. Gogorarazi dute migratzaileen kontrako «indarkeria sistematikoak» gaitzespena jaso duela nazioartean; besteak beste, Nazio Batuen Erakundearena. GKEek neurri horien erantzule egin dituzte Europako Batasuna eta haren estatu kideak, migratzaileen kontrako «politika kriminalak» finantzatzen aritzeagatik, bloketik kanpoko estatuekin migrazio fluxuak eteteko indarrean dituzten hitzarmenen bidez. Bruselari eta estatukideei galdegin diete migraziorako «bide seguruak» bermatzeko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Israelgo Polizia, atzo, Jerusalem ekialdean. / ©Abir Sultan, EFE

Palestinar bat hil du tiroz Israelgo armadak

Arantxa Elizegi Egilegor

Jerusalem ekialdean egindako sarekada batean hil dute 21 urteko gizonezkoa.

Nicola Sturgeon lehen ministroa, Eskoziako Parlamentuan. ©FRASER BREMNER/SCOTTISH DAILY MA

Hilekoarentzako produktuak doan banatuko ditu Eskoziak gaurtik aurrera

Berria

Gaur sartu da indarrean Hilekoarentzako Produktuen Legea, Eskozian. Udalek eta eskolek banatuko dituzte tanpoiak eta konpresak, eta eskatzen dituen ororentzat eduki beharko dituzte eskuragarri, doan.

Raila Odinga presidentegaiaren jarraitzaileak, Nairobin. / ©Daniel Irungu, EFE

William Rutok irabazi ditu Kenyako presidentetzarako hauteskundeak

Arantxa Elizegi Egilegor

Hauteskunde Batzordeko zazpi kideetatik lauk uko egin diote emaitzak onartzeari. Raila Odingaren jarraitzaileek protesta egin dute batzordeko kideak bilduta dauden hotelaren atarian.

Guayaquil hirian igande goizaldean izandako atentatua. ©Guayaseko gobernua.

Bost lagun hil dituzte Ekuadorren, lehergailu batekin egindako atentatuan

Hodei Iruretagoiena

Ekuadorko Gobernuak salbuespen egoera ezarri du Guayaquil hirian, 30 egunerako, «hiria babesteko eta kontrola berrezartzeko beharrezko neurri guztiak» hartzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...