Irudia. Iruñea

Liburu denden saria jaso du 'Caliban eta sorgina'-k

IDOIA ZABALETA / FOKU.
2018ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
Joan den urtean argitaratu ziren liburu onenak aintzatesteko, bere sariak banatu zituen atzo Nafarroako liburu denden Diego de Haro elkarteak, Iruñean egindako ekitaldi batean. Euskarazko lanik onena izan zela iritzita, Silvia Federiciren Caliban eta sorgina saiakera saritu zuen, Edurne Lazkanok eta Aitor Arrutik euskaratu eta Eskafandra bilduma feministak iaz plazaratu zuena. Beste bi lanek ere jaso zuten saria: Eduardo Halfonen Duelo (Libros del Asteroide), gaztelerazko lanen kategorian, eta Jesus Marchamaloren eta Marc Toricesen Cortazar (Nordicalibros), liburu ilustratuen atalean. Irudian, sarituak, atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.