EBk bankuei esan die prestatzeko itunik ez bada

2018ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Merkataritza arloan bezala, finantzenean ere oraindik ez dago argi brexit gogorra ala biguna hitzartuko duten. Eta ikusirik aukera txikia dela Bruselaren eta Londresen arteko itun politikoa lortzeko, EBA Europako Banku Agintaritzak ohartarazpena egin dio finantza sektoreari: mugitzen hasteko lehenbailehen, martxoaren 29tik aurrera itunik bako brexit-aren ondorioei erantzuteko.

«Ezinbestekoa da», EBAren iritziz, EBko eta 27 estatuetako finantza erakundeak neurriak aurrez hartzen hastea. Erresuma Batua egun batetik bestera hirugarren herrialde bat bilakatuko da, eta ez da EBko legediaren pean egongo, eta horrek, ezinbestean, eguneroko funtzionamenduan eragingo die egoitza Erresuma Batuan duten bezeroekin lan egiten duten EBko bankuei, eta alderantziz.

Kezkatuta daude Londresen ere. Ingalaterrako Bankuak asteon aitortu du brexit-aren aukerak «arriskuak» ekarriko dituela. Ingalaterrako Bankuaren arabera, itunik eta trantsiziorik gabeko irteerak etorkizunerako kontratuak arriskuan jar ditzake: 108 bilioi euro inguru.

Martxoaren 29a baino lehen ituna lortu ala ez, Irlandan dago korapilo nagusia. Ipar Irlandako mugaren gaineko eztabaidak ekar dezake akordiorik eza: EBk uste du aduana kontrolak ezinbestekoak izango direla brexit gogorrarekin, eta horrek arriskuan jarriko luke Ostiral Santuko Hitzarmena. Downing Streetek, aldiz, dio ez duela hautsiko 1998ko ituna, baina ez duela aduana batasunean erabat jarraituko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.