LURDES AUZMENDIREN OHARRA

2016ko uztailaren 23a
00:00
Entzun
Ohar hau bidali du Perturren orduko bikotekide Lurdes Auzmendi BERRIAra, Eduardo Moreno Bergaretxe 'Pertur' desagertu zeneko 40. urteurrenean izenburupean:

Ā«Bere familiari eta niri hain berezia zaigun egun honetan, zeina urtero errepikatzen den dauzkagun galderentzako erantzunik gabe,ondorengo eskaera egiten dut: orain 40 urte Pertur desagertu zenetik erantzunen bila jarraitzen dugu, berriren bat jakin nahirik, nork desagerrarazi zuen ezagutu nahirik, nork bahitu zuen, nork jarri zion hitzordu tranpa...

Denbora luze honetan gure esku geneuzkan ahaleginak egin ditugu, baina emaitzarik ez dugu lortu. Eman dugun pauso bakoitzaren ondoren beti pentsatu izan dut azkenean zuzenean edo zeharka desagertzean parte hartu zuenen baten eskuzabaltasunari esker bakarrik jakingo dugula gertatutakoa, eta batez ere horrela bakarrik ezagutuko dugula non dagoen gure Eduardo maitea.

Urtemuga honetan ere itxaropen horixe daukat: non dagoen dakienen bat eskuzabala izatea eta esatea non dagoen bere gorpua, bereziki gurasoek eta familiakoek, guztiok azkenean atseden har dezagunĀ».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.