Emakume Master Cupeko saio erabakigarria, gaur, Orozkon

Julen Etxeberria.
2019ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Gaur geratuko dira zehaztuta Emakume Master Cupeko Lehen Mailako Binakakoaren finalerdiak, Orozkon (10:30). Lehen multzoan, Leire Garai-Leire Etxaniz, Arrate Bergara-Maider Mendizabalen aurka ariko dira. Garai-Etxanizek garaipen bat dute, eta Bergara-Mendizabalek batere ez. Beraz, bigarrenek irabaziz gero, tanteoaren arabera erabakiko lirateke bi bikote sailkatuak. Bestela, Garai-Etxanizek eta Patri Espinar-Miriam Arrillagak egingo lukete aurrera. Egoera berbera da beste multzoan. Olatz Arrizabalaga-Iera Agirre eta Ainhoa Romero-Amaia Aldai ariko dira gaur. Aurrenekoek garaipen bat dute, Olatz eta Maite Ruiz de Larramendik bezala. Romero-Aldaik ez dute irabazi, eta gaur garaipena lortu behar dute, tanteoari erreparatzeko. Aldiz, galduz gero, kalean leudeke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.