Oniritzia animaliak babesteko lege egitasmoari

2021eko irailaren 24a
00:00
Entzun
Animalien babeserako lege egitasmoa tramitera onartu zuen atzo Eusko Legebiltzarrak. 1983koa da animaliak babesteko Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan indarrean den legea, eta hura aldatzeko egitasmoa landu dute EAJk eta PSEk. Talde sustatzaileek diotenez, lege berriarekin animalien «babes maila handitu» eta haien «ongizatea hobetuko» da. Legebiltzarrak bide eman dion lege proposamenak debekatu egiten du harrera zentroetan animaliak hiltzea, eta 100.000 eurorainoko zigorrak ezartzen ditu. Eraso larritzat jotzen ditu, besteak beste, animaliari hiltzerainoko tratu txarra ematea; albaitaririk gabe hiltzea, antzutzea edo mutilatzea; pozoitutako jakiak bide publikoetan uztea eta animalien borrokak sustatzea.

PPk eta Voxek lege egitasmoa tramitatzearen alde egin zuten. Baina EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-IU abstenitu egin ziren, uste dutelako lege berria hankamotz geratuko dela. Animalia guztien ongizaterako «lege integral bat» lantzeko eskatu zuten bi taldeek. Ildo beretik, Berdeak Equo alderdiak talde animalista ugariren kritikekin bat egin zuen, ohar batean: «Lege egitasmoa eskasa da, eta ez da eraginkorra».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.