Gizon bat atxilotu dute zazpi sexu eraso egotzita

2022ko apirilaren 1a
00:00
Entzun
Ertzaintzak 34 urteko gizonezko bat atzeman du, indarkeria matxistarekin loturiko zenbait delitu egotzita. Igandean atxilotu zuten, emakume batek salatu baitzuen hark sexualki eraso ziola Barakaldon (Bizkaia). Biktimaren esanetan, atxilotuak labana batez mehatxatu zuen. Polizia iturriek zabaldutako informazioaren arabera, gizonezkoak bere kontrako hainbat salaketa zituen lehendik ere: guztira, zazpi sexu erasoren egin izana leporatu diote; bost Barakaldon izan dira, eta beste biak, Sestaon. Epailearen aurrean deklaratu ondoren, kartzelan sartu dute, behin-behinean.

Bestalde, Bilboko Udaltzaingoak 24 urteko gizon bat atxilotu zuen herenegun, igogailu publiko batean andre bati abusuak egitea egotzita; poliziek uste dute ez dela eraso bakarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.