Alavesek gaur ziurta dezake mailari eustea, Las Palmasen zelaian

Eñaut Agirrebengoa -

2018ko apirilak 22
Ostegunean Gironaren kontra kale egin arren, Alavesek segitzen du sasoiko helburua eskura izaten. Hain zuzen ere, Lehen Mailako talde izaten jarraituko du gaur Las Palmasi irabazten badio. Azken partida burumakur bukatu zuten arabarrek. Norgehiagoka txukuna osatu zuten, eta hainbatetan Girona baino gehiago izan ziren. Ordea, garesti ordaindu zituzten beren okerrak, baita epailearenak ere. Hori horrela, behea jotako talde baten kontra saiatuko dira arantza ateratzen. Irabazi ezean, Las Palmas gaur bertan jaitsiko da Bigarren Mailara.

Gaurkoa ez da plaza samurra Alavesentzat. Hamalau aldiz jokatu du Las Palmasen zelaian, eta hiru garaipen baino ez ditu lortu; aitzitik, zazpi partida galdu ditu. Akaso, zerikusirik izango du Kanaria uharteetako klimak. Abelardo Fernandezen hitzetan, bertako giroa «beroagoa eta hezeagoa» da, eta horiek «ezohiko baldintzak» omen dira arabarrentzat. Nolanahi, azken lau partidak galdu ditu etxeko taldeak, eta amildegiaren ertzean dago. Bada, Alavesen teknikariaren aburuz, horrek arriskutsuago egiten du. «Ausart ariko dira. Oso zail dute mailari eustea, eta ez dute hainbeste presio izango».

Norgehiagoken pilaketa dela eta, hamaikakoan berritasunak izango direla iragarri zuen. Maripanek eta Alexisek tokia izan dezakete defentsako lerroan, eta Manu Garcia hasieratik ariko da euskarrian. Pedraza deialdian da, orkatilan zuen lesiotik osatu ostean. Aldiz, zerrendatik at gelditu dira Burgui, Bojan, Santos, Hector eta Vigaray.

LAS PALMAS-ALAVES

Las Palmas. Raul Lizoain; David Garcia, Galvez, Ximo Navarro, Aguirregaray; Halilovic, Javi Castellano, Etebo, Jairo; Calleri, Ezekiel.

Alaves. Pacheco; Martin, Alexis, Ely, Duarte; Ibai Gomez, Pina, Manu Garcia, Sobrino; Munir, Guidetti.

Epailea. Melelo Lopez.

Lekua. Kanaria Handia (32.392 ikusle).

Ordua. 18:30ean (BeIN La Liga).

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna