Donostiako 82. Musika Hamabostaldia

Hamabost kontzertu Musika Hamabostaldiko Organo Zikloan

Zikloaren aurkezpena, Donostiako San Bizente elizan. JAGOBA MANTEROLA / FOKU.
Erredakzioa
Donostia
2021eko abuztuaren 3a
00:00
Entzun
Stefan Kagl konpositore alemaniarrak Suite vasca obra estreinatuko du Donostiako 82. Musika Hamabostaldian. Esteban Elizondo Organo Zikloaren koordinatzaileak jakinarazi zuen hori, atzo, zikloaren aurkezpenean. Beste estreinaldi bat ere izango da: Liudmila Matsyura errusiarrak mustuko du Alicia Diaz de la Fuentek sortutako Profecías II lana. Hamabost kontzertu egingo dituzte asteon, igandera bitarte.

Kaglek adierazi du «paisaiaren instrumentuek» inspiratu zutela Musika Hamabostaldiak enkargatutako konposizio hori sortzeko, baita jaialdiak erakutsitako euskal kanten melodiek ere. Etzi aurkeztuko du, Donostiako Artzain Onaren katedralean. Matsyurak, berriz, gaur interpretatuko du Diaz de la Fuenteren pieza, Zumaiako San Pedro parrokian (Gipuzkoa).

Elizondok nabarmendu du ziklorako propio egindako «obra ugari» emango dituztela. Aipatutakoez gain, beste sei kontzertu egingo dituzte Donostiako elizetan, eta beste lau Gipuzkoako lau herritan: Azkoitian, Azpeitian, Deban eta Tolosan.

Saio bereziak ere egingo dituzte. Gaur, organo eta elektronika nahasketa bat; larunbatean, koru emanaldi bat; eta igandean, F. W. Murnauren Sunrise (1927) filmaren emanaldia, Thierry Escaichek inprobisatutako musikarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.