Jaitsiera postuetatik atera daiteke Gipuzkoa Basket

Obradoirori Illunben irabazten badio, eta Breoganek eta Murtziak galtzen badute, Donostiako taldea hamaseigarren postura igoko da

Imanol Magro Eizmendi.
2019ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
Delteco Gipuzkoa Basket berpiztu egin da azken asteetan. Azken sei partidetatik lau irabazi ditu, eta gaurkoa ere irabazten badu jaitsiera postuetatik irten daiteke. Horretarako hiru emaitzen konbinazioa behar du ACBko jardunaldi honetan (30.a): bere partida irabaztea, eta Breoganek eta Murtziak eurenak gal ditzatela.

Hasteko, GBCk irabazteko moduko partida du, Obradoiro 13. salkatua hartuko baitu Illunben (20:30), deus ere jokoan ez duen aurkaria. Breoganek eta Murtziak, aldiz, partida zailak dituzte. Breoganek Real Madrilen etxean jokatuko du gaur (18:00), eta Murtziak Manresa seigarren sailkatuenarenean bihar (17:00). GBCk egutegi zaila du baina gaur itxaropena hasupotu dezake.

Bestalde, Iraurgik 59-84 galdu zuen atzo Campus Prometeren aurka, eta Espainiako Ohorezko Mailara igotzeko aukerarik gabe gelditu da. Bidaideakek, aldiz, Euroligako bi partida jokatu zituen Sheffielden (Ingalaterra). Lehenbizi Besiktasen aurka galdu zuen (63-61), eta ondoren etxeko taldeari irabazi zion (74-52). Gaur Koloniari irabazten badio, finalerdietarako sailkatuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.