Realak Taconi bisita eginda ekingo dio berriz ere lehiari gaur

Julen Etxeberria.
2019ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Ia hiru aste joan dira Espainiako Lehen Mailan azkenekoz partida bat jokatu zutenetik. Azaroaren 3an izan zen. Ordutik etenda egon da lehiaketa, futbolariek deitutako greba zela eta. Horren ondorioz, ez zen jokatu neurketarik aurreko asteburuan. Baina, astelehenean, sindikatuek eta Espainiako Kluben Elkarteak greba eteteko akordioa adostu zuten. Lan hitzarmenik ez dute sinatu oraindik, baina hilabeteko epea jarri diote elkarri hori lortzeko. Bitartean, jokatzen jarraituko dute.

Realak gaur ekingo dio berriro lehiari, Madrilen, Taconen aurka. Txuri-urdinek irabazi egin zuten azken partida, Sevillaren zelaian (1-2), eta, hala, bolada txarra eten zuten, aurreko hiru jardunaldietan puntu bakarra lortu baitzuten. Gonzalo Arkonadak entrenatutako taldearen helburua, beraz, etenaren aurreko sentipenei eustea da.

Itxuraz, boladari segida emateko aurkari aproposa da Tacon: azken-aurrena da sailkapenean, eta 24 puntutatik bost besterik ez du lortu, Realak baino zazpi gutxiago. Partida bakarra irabazi du, eta duela bi hilabete pasatxo izan zen, bigarren jardunaldian, Sporting Huelvaren aurka: 3-0. Fitxaketa entzutetsuak egin arren, gaizki ari da Espainiako taldea.

Arkonadak Nahikari Garciaren hutsunea izango du berriz ere. Aurrelaria ez da osatu, eta bi hilabete daramatza jada min hartuta. Hura ez beste jokalari guztiak jokatzeko prest ditu Realeko entrenatzaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.