Larunbatetako zerbitzuak ezarri ditu Jaurlaritzak

2022ko otsailaren 25a
00:00
Entzun
Osakidetzako greba egunetarako gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu Eusko Jaurlaritzak: larunbatetako lantaldeak arituko dira, baina garbiketan eta COVID-19arekin lotutako eremuetan %100ekoak izango dira gutxienekoak.
Bestalde, Osakidetzako mahai sektoriala biltzekoa zen atzo, baina, iragarri bezala, sindikatuak ez ziren agertu. Osasun Sailak ohar bidez ohartarazi du sindikatuen erabakiak «zaildu» egiten duela langileentzat «hobekuntza errealak dakartzaten akordioak lortzea»; besteak beste, garapen profesionala abian jartzea «atzera» daitekeela zehaztu du. Halere, «hitz egiteko prest» agertu da Osakidetzako zuzendaritza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.