Skolae landu zuten bi aditu, epailearen aurrera berriz ere

2019ko irailaren 21a
00:00
Entzun
Skolae hezkidetza programa landu zuten profesionaletako bik Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian deklaratu beharko dute urriaren 9an. Epaileak deklaratzera deitu ditu, programaren aurkako familien abokatu batek hala eskatuta. Ez da lehen aldia: ekainaren 14an, epailearen aurretik pasatu ziren Skolaen aritutako hamar irakasle, berdintasun teknikari eta aditu, guraso talde baten salaketa tarteko. Orduan, Nafarroako Gobernuak eta sindikatu gehienek elkartasuna adierazi zieten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.