Uztailaren 4an hautatuko du EAk jarduneko burua

2019ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
EAk uztailaren 4an egingo du ezohiko Nazio Batzarra, jarduneko idazkari nagusia aukeratzeko, eta ondoren hasiko du primarioen prozesua, Iker Ruiz de Egino alderdiko eledunak Europa Press berri agentziari adierazi dionez. Edozein afiliatuk aurkeztu ahal izango du bere hautagaitza uztailaren 4ko hitzordurako. Biltzar horren ostean hauteskunde batzorde bat eratuko dute EAn, eta bi hilabeteko epea luke primarioen prozesua deitzeko, ondoren bozketa egiteko.

Pello Urizarrek herenegun arratsaldean jakinarazi zion EAko Kontseilu Nazionalari idazkari nagusi postua uzteko erabakia. Alderdiko ildo kritikoko kideek diote orduan bertan izan zutela erabakiaren berri, eta, atzo, Urizarren azalpen publikoak entzun eta aztertu nahi izan zituzten modu pribatuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.