'BERRIA zabalik' kanpaina martxan jarri dute Errenterian

Herriko merkataritza sustatzeko helburua du egitasmoak. Herritarrek ekainaren 6tik aurrera izango dute aukera kanpainan parte hartzeko

Errenteriako merkataritza eta ostalaritza sustatzeko asmoz, BERRIA zabalik kanpaina abiatu dute. GORKA RUBIO / FOKU.
Oihane Puertas Ramirez.
Errenteria
2022ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun

Errenteriako (Gipuzkoa) tokiko merkatarien ekonomia biziberritzeko asmoz, BERRIA ZABALIK izeneko kanpaina abiatu du BERRIAk herrian. Gaur zabalduko da merkatariek kanpainan izena emateko epea. Errenteriako Udalarekin eta Errenkoalde merkatari eta ostalari elkartearekin batera antolatu du egitasmoa, baita Kutxabanken babesarekin ere.

Ikusi gehiago:Feminista; beraz, kalitatezkoa

Egitasmoaren hamalaugarren aldia izango da hau, eta aurkezpena egin zuten atzo eguerdian Errenterian. Bertan izan ziren, besteak beste, Aizpea Otaegi herriko alkatea, Maika Martin Errenkoaldeko lehendakaria, Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria, eta Ainhoa Ibarburu Kutxabankeko Errenteriako bulegoko zuzendaria.

Kanpainarekin tokiko merkataritza eta ostalaritza sustatzea dute helburu, eta, horrekin batera, herriko merkatari txikien jarduna «ikusgai» egin nahi dute antolatzaileek. Izan ere, koronabirusaren eraginez, zenbait merkatari txikik itxi egin behar izan dute, eta itzulera «ez da batere samurra izaten ari», egitasmoaren sustatzaileek ohar batean adierazi dutenez. Egoera horretan, beraz, elkar zaintzea eta elkar hauspotzea «garrantzitsua» dela uste dute antolatzaileek.

Horretarako, kanpainan parte hartuko duten saltokiak gomendatuko dizkie BERRIAk bere irakurleei eta BERRIAlagunei. Horrez gain, kanpainan parte hartzen dutenek BERRIAlagunek dituzten abantaila guztiak izango dituzte.

BERRIA zabalik kanpaina bi fasetan banatuko da: lehenengoan merkatarien txanda izango da, eta bigarrenean, herritarrena. Gaurtik maiatzaren 20ra bitartean, egitasmoan parte hartu nahi duten merkatariek izena eman beharko dute sareko formulario batean, doan. Horrekin, BERRIAk 1.000 euro banatuko ditu egitasmoan izena eman duten saltokien artean, egunkarian publizitatean erabiltzeko.

Ekainaren 6tik 14ra

Herritarren txanda, ordea, ekainaren 6an hasiko da, eta hilaren 14ra bitartean egongo da martxan. Denbora horretan, herritarrek egitasmoan izena eman duten dendetan kontsumitzen badute, 1.000 euroko bonu baten zozketan parte hartzeko aukera izango dute, Kutxabankek babestuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.