HEDABIDEAK

2019ko azaroaren 3a
00:00
Entzun
Bi efektuk zedarritu dituzte hedabideetan suizidioaz jarduteko irizpideak. Horra:

Werther efektua

Goethek 1774an argitaratutako liburu batek —Werther gaztearen arrangurak— aldi hartan suizidio olde bat ekarri zuela gogora ekarrita, 1970eko hamarraldian obra horretan oinarritutako izena jarri zioten suizidioen gaineko albisteak argitaratzeak horiek ugaritzen zituztela defendatzeko efektuari: Werther efektua. Berriak leituta, imitazioz, jendeak bere buruaz beste egiteko arriskua igotzen dela argudiatzen du.

Papageno efektua

2000ko hamarraldian hainbat aditu hasi ziren esaten arazoa ez zela suizidioaz hitz egitea, gaia era okerrean lantzea baizik. Hainbat ikerketa egin dira, eta Papageno efektua deitua doitu dute: berrien lanketa egokia bada, prebentziorako onura dakartela defendatzen du. Mozarten Txirula magikoa operako Papageno pertsonaian du sorburua izenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.