HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Aitak esan dit'

Eta beldur banaiz?

Idazlea: Astrid Desbordes. Ilustratzailea: Pauline Martin. Itzultzailea: Aztiri itzulpen zerbitzuak. Argitaletxea: Ttarttalo.

2018ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Beldur bazara —erantzun dio aitak—, ez utzi beldurrari gaina hartzen».

Erantzun horrek ederki laburbiltzen du Aitak esan dit album ilustratuaren mezua eta egitura: ezkerreko orrialdean, haurrak kezka bat agertzen dio aitari; eskuinekoan, aitak erantzun lasaigarri bat ematen dio.

Aitaren erantzunen ikuspuntua, egokitasuna eta gainerako ezaugarri etikoak zalantzan jarri gabe, nire ustez, ilustrazioen bidezko lana da liburu honen ezaugarri interesgarriena.

Irudietan bizitzaren metafora eraikitzen da: aita-semeak kostaldean paseatzen dabiltza, eta une batean haurrak bakarrik egiten du aurrera, itsaso zabalean, bakarkako belaontzi batean. Nabigatzen doala uharte batera iristen da. Uhartean, bakarrik egin beharko dio aurre hainbat erronkari. Liburuaren amaierako irudian aita-semeak berriz elkarrekin agertzen dira, haurrak irudimenean egin duen bidaia amaitu dela adieraziz.

Hala, marra eta kolore gutxirekin egindako estilo garbiko ilustrazioak, eta galde-erantzun laburreko testuak, mezuari eta haren gaineko hausnarketari ematen diote garrantzia, kezka intimoen eremura ahalik eta eraginkorren iristeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.