HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Usmafin inspektorearen inkestak'

Usnalarientzat

Idazlea: Christian Souchard. Ilustratzailea: Yoann Leisser. Itzultzailea: Maialen Bidegain eta beste. Argitaletxea: IKAS.

2017ko apirilaren 16a
00:00
Entzun
Irakurketa tekniketan, bilaketetan eta testuen azterketetan trebatzea du xede, hipotesien egiteko eta aterabide logiko baten gauzatzeko», diotso sarrerak.

Ez zait iruditu haurrek euren kabuz erabiltzeko liburua, baina bitartekari eskuzabal batek sekulako zukua atera diezaioke, ikerketa narrazioen (gogoratu Eskubeltz taldearen abenturak arrakastatsua) eta literatura pedagogikoaren ertzean dabilen ariketa liburu bat delako.

64 ikerketa fitxa eskaintzen dira, bederatzi multzotan. Formatua berdintsua da fitxa guztientzat: Usmafin izeneko ikerlari batek delitu bat ikertuko du, eta, dituen zantzuez baliatuz, erruduna nor den ebatziko du, irakurleak egin beharko duen era berean, irakurketa aktiboaren laguntzaz.

Fitxa multzo bakoitza irakurketa ariketa jakin batekin lotua dago, hau da, «A multzoko fitxak: gezurra antzematea», «B multzokoak: aterabide ez egokiak baztertzea», eta abar. Eta multzoko fitxak zailtasunaren arabera ordenatuta daude.

Liburua ikasgelan erabiltzeko pentsatua dagoenez, diseinua ere hartarako du: liburuaren hastapenean fitxa multzo bakoitzeko giltzarriak ematen dira, eta amaieran erantzunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.