HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Hamaika galdera animaliei buruz'

Burua non ote

Idazlea: Simon Tudhope. Ilustratzailea: Sarah Horne. Itzultzailea: Amets Santxez. Argitaletxea: Ttarttalo.

2018ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
Jakintza liburuek gero eta presentzia handiagoa dute haur literaturan, nahiz eta, tamalez, euskaldunak ez aritu halakoetan aspaldiddanik (gogoan al duzue 1970etako Ikastola liburutegia?).

Hainbat argitaletxek jakintzaren alde egin duten apustuak handitu egin du zientzia dibulgazioaren eraginkortasuna, komunikazio tekniketan eta diseinu estrategietan arreta jarrita. Hainbat kasutan, emaitza benetan ikusgarriak lortu dira. Eta, horretarako, zer errazago eta soilago galdera sinple batzuk baino? Zer errazago erronka jotzea baino, esanez: «Zein da taldean ehizatzen duen katu handi bakarra?», «Zenbat hanka dituzte armiarmek: 6, 8, ala 10?»...

Horixe da, bada, liburu hau, galde-erantzunen jolasaren bidezko ikasketa. Bertan topatuko ditugun galdera gehienek a-b-c aukeren artean hautatzeko erantzunak dituzte, baina badira bai-ezkoak, egia-gezurra erakoak, eta baita galdera hutsak ere.

Edizioa sakelako liburu deitzen den horietakoa da, azal bigunekoa, tamaina ertainekoa. 112 orrialde guztira, eta 47 gaietan banatutako 560 galdera.

Ostrukek hondarretan sartzen dute burua; egia ala gezurra?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.